XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Beha ezazu telebistako iragarki bat adi-adi eta erantzun itzazu ondoko galderak: Zeintzu irudi erabiltzen ditu?.

Zeintzu esaldi erabiltzen ditu?.

Nolakoa da musika?. Zer iragartzen du?.

Iker ezazu. 6. Galde iezaiezu zure guraso edo aitona-amonei ea ezagutzen duten pezetak baino balore gutxiago daukan txanponik nahiz eta ez erabili. Marraztu eta idatzi beraien izenak.

7. Ibil itzazu zure auzategiko dendak eta idatz ezazu denda bakoitzean ondoko produktuak saltzen diren prezioa.

Zer nolako ondorioak atera zenitzake?.

Letxuga batek. Koaderno batek. Bonbila batek. Kilo bat patatak. Litro bat esnek.

Nire berria. 8. Egizu zure herriko jendearen arazo nagusien zerrenda.

9. Nire amak dendara bidaltzen nauenean: Sartzean zera esaten dut: Nire txanda gordetzen dut zera esanez: Ateratzean zera esaten dut: (...).

Talde lana. 10. Antzez itzazue klasean eguneroko bizitzan plantea daitezkeen hiru egoera hauek: - Denda batetara erostera sartzen den pertsona bat.

- Kontsumitzaile bulegora zuzentzen den pertsona bat engainatu egin dute eta.

- Denda batetan pertsona batek produktua itzultzen du narriatuta dagoelako edo beste arazo batengatik.